Talde honen historia balore batzuetan izan da eraikia. Balore hauek gure nortasuna osatzen dute, elementu bereizgarri hauek kirol proiektu egiten gaituztelarik.

1921tik, Deportivo Alavesen sortze urtea, gure lurraldearen nortasunak klubaren baloreak finkatu ditu. Historian zehar zalego gasteiztarrak bere leialtasuna erakutsi izan du, momentu txarretan asko sufrituz eta momentu onetan taldeaz harro sentituz. Taldea pasioz babestuz, baina beti ere errespetuz. Exijentzia bakar batekin: zelaian gure koloreak defendatzen dituztenek jarrera, sakrifizioa eta konpromisoa erakustea.

Finkatze ekonomikoa modu iraunkor batean ahalbidetzen duen estruktura bat sortzea (modu honetan, goi mailako kirol estruktura bat lortuz) eta lurraldearekiko eta hauen biztanleekiko identifikazio lotura bat lortzea dira klubaren gaur egungo helburu nagusiak.

Kirol arloan gure anbizioa goi mailan lehiatzea da; helburu honek gure jarraitzaileei, babesleei eta gizarteari orokorrean hurrengo onurak ekarriko dizkielakoan:

  • Gure abonatu eta jarraitzaileei zerbitzu onena eman nahi diogu, goi mailako entretenimendua eskainiz.
  • Gure babesleei haien helburuak lortzen lagunduko dieten planen bitartez, balio erantsia eskaini nahi diegu.
  • Gizarteari dagokionez, gazteengan ohitura osasuntsuak bultzatu nahi ditugu, ahal den heinean pertsonen heziketa integralean lagundu nahi dugu eta biztanleriarengan ilusioa sortu nahi dugu, hauek Klubaren helburuekin identifikatu daitezen.