Oinarrizko futbola / 5+11 Fundazioa

5+11 Fundazioa

Fundazioak oinarrizko futbol arabarrean egiten duen lana ezagutu

Gazte arabarren artean bizitza osasuntsuaren abituak sustatzen dituen irabazi-asmorik gabeko entitatea da 5+11 Fundazioa. Futbolarekin, saskibaloiarekin edota beste aktibitate batzuekin erlazionatutako ekimenen bidez bizitza osasuntsua, kiroltasuna, esfortzua, superazioa eta talde lana bezalako baloreak indartzen ditu fundazioak.

Kalitatezko aisialdi eta formazio programen eskaintzan koordinazio eta koherentzia prozesuaren entitate erreferente eta sustatzailea bilakatzea da 5+11 Fundazioaren helburua. Guzti hori, bikaintasunezko kudeaketa medio eta futbolarekin zein saskibaloiarekin erlazionatutako aktibitateen bitartez.Gauzak horrela, gazte arabarren artean sentimendu albiazula eta baskonista sustatzen da.

5+11 Fundazioa irekia, integratzailea, konstruktiboa, baloreetan hezitzailea, dinamikoa, kalitatezkoa, koherentea eta, batez ere, arabar gizartearekiko gertua da. Kirolaren bitartez, bizitza osasuntsuaren abituak sustatzea da bere helburu nagusia.

Besteak beste, 5+11 Fundazioak Deportivo Alavesen oinarrizko futbola koordinatzen du. Bere estrukturapean eta egunen baten lehen taldeko jokalari izateko ametsaz, milaka gazte arabarrek futbolean entrenatuz ikasi eta esfortzatu egiten dira.

Albiste guztiei eta harrobi albiazulari buruzko berriei buruz informatzeko www.fundacion5mas11.org webgunea bisitatu.