Campaña de media temporada ¡Nire txanda!'

2022/23 ABONUA

2022/23 denboraldiko abonatuek LaLiga Smart Bank txapelketako neurketak zuzenean bizitzeko aukera izango dute, baldin eta agintariek publikoaren presentzia baimentzen badute.

Errege Kopako eta igoera Play Offeko kanporaketei dagokienez, Administrazio Kontseiluak neurketa horiek abonuan barne dauden edo ez erabakiko du kasuan kasu.

Honetaz gain, Klubeko abonatuek C.D. Jose Luis Compañon – Ibaia kirol hirian jokatzen diren neurketez gozatzeko aukera izango dute harmailak bete arte. Emakumezkoen taldearen kasuan abonua ez da baliozkoa izango, beste abonu espezifiko bat egongo baita.

 

ABONU BERRITZEA

Denboraldi bakoitzaren amaieran, eta abonatuek kontrakoa jakinarazi ezean, helbideratuta dauden abonu guztiak automatikoki berrituko dira. Abonatu izateari utzi nahi izanez gero, berariaz jakinarazi beharko da epean eta DEPORTIVO ALAVES, S.A.D.k ezarritako kanalen bitartez. Klubak bere ohiko komunikabideen bidez jakinaraziko du epe hori.

Banku-helbideratzearen datuen arabera, Klubak datorren denboraldiko abonuari dagokion zenbatekoa kobratuko du.

Helbideratu gabeko abonuen kasuan, klubak horiek berritzeko epeak argitaratuko ditu. Abonua berritzeko, abonuaren zenbatekoa ezarritako epean ordaindu edo helbideratu beharko da. Hala egin ezean, abonua automatikoki baliogabetuko da.

Covidak eragindako estadioen edukiera murrizketen ondorioz, abonatuak ezin izan badu 2022/23 denboraldiko neurketetako bat disfrutatu, zenbateko hori 2022/23 denboraldiko abonuaren zenbatekotik deskontatuko da automatikoki. Aldiz, abonatuak baja emanez gero, abonua helbideratuta baldin badago, automatikoki itzuliko da, helbideratuta ez badago, denda ofizialetako batera hurbildu eta zenbateko horren itzultze-eskaera bete behar du. itzultzea edo zenbateko hori webguneko eremu pertsonalean kargatzea, liga erregularreko sarreren online erosketetan erabili ahal izateko.

ABONUAREN ZATI PROPORTZIONALAREN KONPENTSAZIOA

Ezinbesteko kausen ondorioz, eta prebentzio-neurri guztiak hartuta, abonuari dagozkion neurketak publiko guztiarekin jokatu ezean eta, horrenbestez, eserlekuen esleipenean aldaketak egin behar badira, abonatuak DEPORTIVO ALAVES, S.A.D.k esleipen hori libreki egin ahal izatea onartzen du, dagokion eserlekuari uko eginez. Eragozpen hauei dagozkien bidezko konpentsazioak 2022/2023 denboraldiaren amaieran burutuko dira, legez ezarritako epeetan.

Era berean, 2022/2023 denboraldiko neurketa guztiak (edo hauetako batzuk) zale gabe jokatuz gero, abonatuek konpentsazioa denboraldiaren amaieran jasotzea onartzen dute, legezko epeen barruan. 

ABONUAREN BALDINTZAK

Titularra kirol-ikuskizunetan indarkeria prebenitzeko araudiari lotuta dago, bai eta legeak onartutako onarpen-eskubideari ere.

  • Debekatuta dago edari alkoholdunak, botilak, latak eta armak edo halakotzat erabil daitezkeen objektuak, bengalak edo antzekoak instalazioetara sartzea. Debekatuta dago ere, instalazioetara edari alkoholdunen, estupefazienteen, psikotropikoen, estimulatzaileen edo antzeko substantzien eraginpean sartzea.
  • Debekatuta dago pankartak, sinboloak edo ikurrak instalazioetara sartu eta erakustea.
  • Legearen arabera, antolatzaileak abonuaren eramaileren nortasuna eta edukitzak berrikusi eta kontrolatu ditzake segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
  • Behin instalazioetarik irtenda, hauetara berriro sartzeko eskubidea galtzen da.
  • Antolatzailearen eskubidea da ekitaldia hasi ondoren sarrera baimentzea.
  • Instalazioetan ezin da erre.
  • Abonuaren erabilera egokia egiaztatzeko, kontrolak egingo dira harmailetan. Erabilera desegokiak antzemanez gero, Klubak abonuak baliogabetu ditzake.

Lehiaketaren beharrak edo telebista-emanaldiak direla eta, neurketa bakoitzaren eguna eta ordua aldatu egin daitezke. Aldaketa guztiak klubaren komunikazio-kanalen bidez jakinaraziko dira.

Ikuskizunetik eratorritako irudi-eskubide eta jabetza intelektual guztiak erreserbatuta geratzen dira. Horrenbestez, sarreraren eramaileak ezin izango du ikuskizuna filmatu edo grabatu Antolatzailearen idatzizko baimenik gabe.

Zure datu pertsonalak (zure gain dauden adingabekoen datuak barne) DEPORTIVO ALAVES, S.A.D.ren fitxategietan sartzen dira kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, klubeko abonatuen harremana kudeatzeko, sarbide kontrola burutzea eta kirol barrutietan biolentzia prebentzio araudiaren konplimendua ziurtatzea eta klubaren produktu zein zerbitzuen informazioa helarazteko. Horrelako informaziorik jaso nahi ezean, hurrengo helbidean jakinarazi beharko duzu: aclientes@bkndagroup.com.

Zure datuak banku-entitate kolaboratzaileei (abonuen ordainketak kudeatzeko) eta SASKI BASKONIA, S.A.D., BASKONIA KIROL HIRIA, S.L. eta 5+11 FUNDAZIOA (hauen jarduerei buruzko informazio komertzial eta promoziozkoa bidaltzeko) erakundeei bidali diezazkiekegu. Horrelako informaziorik jaso nahi ezean, hurrengo helbidean jakinarazi beharko duzu: aclientes@bkndagroup.com.

Sarbide, baliogabetze, errektifikazio eta aurkaritza eskubideak erabil ditzakezu posta-elektroniko sinatu bat aclientes@bkndagroup.com helbidera bidaliz, beti ere zure NAN kopia erantsiz. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu eta, hala egin ezean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango.

 

 ABONUAREN ABANTAILAK

  • Eserlekua aukeratzeko lehentasuna.
  • Abonuaren prezioa %40 baino gehiagoko deskontuaz txarteldegiko prezioarekiko.
  • %10eko deskontua alta berrien prezioarekiko.
  • Etxetik kanpoko neurketetan sarrerak erosteko lehentasuna.
  • Neurketa gehigarrietan sarrerak erosteko lehentasuna.
  • %10eko deskontua etxeko partiduen sarreren erosketan.
  • %10eko deskontua Merchandisingean. Promozio bakoitzaren baldintzei lotuta.
  • Klubaren newsletterra.
  • Bakheko matrikula doan.

 

ESERLEKU ALDAKETAK

Eserlekuz aldatu nahi duten abonatuek ekainaren 21etik aurrera egin dezakete eskaera. Eserlekua libre badago, unean bertan esleituko da. Horrela ez bada, ekainaren 30a baino lehen, abonatuak dokumentu bat bete dezake nahi duen eserleku berria helaraziz. Eskaera horiei ordena kronologiko zorrotzean erantzungo zaie.

Eserlekua uztailaren 15a baino lehen libre geratzen bada, automatikoki esleituko zaio eskatu duen lehen abonatuari. Ordainketa helbideratuta izanez gero, abonatuari eserleku berriari dagokion zenbatekoa kobratuko zaio. Abonua helbideratuta ez badago eta eserleku garestiago batera aldatuz gero, prezio-aldea ordain dezan eskatuko zaio abonatuari. Abonua helbideratuta egon ezean eta eserleku merkeago batera aldatuz gero, kontu-zenbaki bat helarazi beharko zaio Klubari, honek prezio-aldea ordain dezan.

Eskatutako eserlekua uztailaren 15a baino lehen libre geratzen ez bada, berritzeari dagokion eserlekua esleituko zaio abonatuari. Hortik aurrera, eserlekuz aldatu nahi duen edozein abonatuk libre dauden eserlekuen artean aukera dezake. Abonatuek ordainketa egin ondoren eserlekuz aldatzea erabakitzen badute, prezio-aldea itzuliko zaie aldaketa denboraldiko lehen neurketa baino lehen eskatuz gero, edo prezio-aldea kobratuko zaie aldaketa eserleku garestiago batera egiten bada. Adierazitako dataren ondoren, ez da itzultzerik egingo eserleku aldaketengatik.

 

BALDINTZA BEREZIAK

  • %20ko deskontua langabezian dauden pertsonentzat:

Lanbidek eskaintzen duen  Izen-emate Denboraldietako Txostena bitan aurkeztuz Kanpaina hasieran (ekaina-iraila bitartean) eta 2022ko urtarrilan. Baldintza hau betetzeko beharrezkoa da: Langabezian egon izana 22/23 denboraldiko lehen itzulian. Langabezian egon aurretik 180 egun jarraian lan egin izana, gehienez, 22/23 Kanpaina hasi baino 2 urte lehenagotik.

  • %50 edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenek, egiaztagiri ofiziala aurkeztuz, %20ko deskontua izango dute.

 

  • Familia bereko hirugarren kidetik aurreraragoko deskontuak. Hirugarren kideak %20ko deskontua izango du, laugarrenak %30ekoa eta bostgarrenetik aurrera %50ekoa. Familia, 25 urtetik beherako seme-alabak dituzten helduek eta ekonomikoki, hauen menpe dauden semeek osatuko dute. Familiako kide guztiak Deportivo Alavéseko bazkideak izan behar dira. Familiaren Liburua eta Errolda Ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Harpidedun berrien kasuan, ezinbestekoa da Baskonia Alavés Experience Store edo Mendizorrotzako dendara elkarrekin joatea.
  • %10eko itzulketa Baskonia&Alavesen. Denboraldian zehar, %10eko itzulketa egingo zaie bi klubetako bazkide komunei. Itzulketa horren onuradunak ezin izango dira ez Arabako Garrasia ez Baskonia Zaleak elkartekoak izan, eta ezin izango dute beste deskonturik izan bi klubetako batean ere.

Promozio ez pilagarriak

Arabako Garrasian, promozio hauek ez dira ezarriko

 

 

Ikuskizunetik eratorritako irudi-eskubide eta jabetza intelektual guztiak erreserbatuta geratzen dira. Horrenbestez, sarreraren eramaileak ezin izango du ikuskizuna filmatu edo grabatu antolatzailearen idatzizko baimenik gabe.

Zure datu pertsonalak (zure gain dauden adingabekoen datuak barne) DEPORTIVO ALAVES, S.A.D.ren fitxategietan sartzen dira kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, klubeko abonatuen harremana kudeatzeko, sarbide kontrola burutzea eta kirol barrutietan biolentzia prebentzio araudiaren konplimendua ziurtatzea eta klubaren produktu zein zerbitzuen informazioa helarazteko. Horrelako informaziorik jaso nahi ezean, hurrengo helbidean jakinarazi beharko duzu: aclientes@bkndagroup.com.

Zure datuak banku-entitate kolaboratzaileei (abonuen ordainketak kudeatzeko) eta SASKI BASKONIA, S.A.D., BASKONIA KIROL HIRIA, S.L. eta 5+11 FUNDAZIOA (hauen jarduerei buruzko informazio komertzial eta promoziozkoa bidaltzeko) erakundeei bidali diezazkiekegu. Horrelako informaziorik jaso nahi ezean, hurrengo helbidean jakinarazi beharko duzu: aclientes@bkndagroup.com.

Sarbide, baliogabetze, errektifikazio eta aurkaritza eskubideak erabil ditzakezu posta-elektroniko sinatu bat aclientes@bkndagroup.com helbidera bidaliz, beti ere zure NAN kopia erantsiz. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu eta, hala egin ezean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango.

 

ABONATUARENTZAKO ARRETA

Telefonoa: 945 13 91 91​                             Posta elektronikoa: aclientes@bkndagroup.com 

PRIBATUTASUN POLITIKA KONTSULTATU