
Babazorro Azeri ezaguna da Deportivo Alavesen maskota
Babazorro Azeriak umeak eta helduak animatzen ditu Mendizorrotzako partiduetan. Bere sinpatia dela eta, Deportivo Alavesen maskota oso maitatua da jarraitzaile albiazulen artean. Animatu, txalotu, dantzatu, jarraitzaileekin argazkiak atera, albiazul txikiekin jokatu, autografoak sinatu… Babazorro Azeria beti dago jarraitzaileak eta taldea animatzeko prest.