ALBISTEAK

Deportivo Alavesek galdu du Osasunaren aurka (0-2)

Lehen zatian eskuratutako golei esker garaipena lortu du kanpoko taldeak

Itzuli

18/09/2021 23:05

Deportivo Alavesek hasi zuen norgehiagoka alboetatik erasoan, konkretuki, Luis Rioja eta Ximo Navarro-k zenbait erdiraketa jarri zuten baina arrakastarik gabe.

Osasuna izan zen ordea markagailua irekiko zuen taldeak David Garcíaren burukada batekin 22. minutuan. 7 minutu igaro ondoren, nafartarrek bigarrena egin zuten, Toni Moya-k egindako penalti baten ondorioz.

Babazorroek saiatu ziren atsedenaldia baino lehen baina ez zuten asmatu.

Bigarren zatian, gasteiztarrren jokoa hobetu zen eta golaren bila atera zen. Facundo Pellistri zelairatu zuen Javier Calleja madrildar teknikariak abiadura gehitzeko taldeari baina markagailua ez zen mugitu amaierararte. 

Goazen Glorioso!