ALBISTEAK

Hirugarren garaipena jarraian bilatzeko asmoa du Alavesek Mendizorrotzan

Taldea sendo dabil azken bolada honetan etxean eta sailkapenean gora egitea bilatuko du

Itzuli

26/11/2021 13:41

RC Celta de Vigo Gasteiza etorriko da larunbat honetan Mendizorrotzara eta Alavesek etxeko garaipenekin jarraitzea bilatuko du eguraldi txarrarekin jokatuko den partida batean.

Elx eta Levante-ren aurkako garaipenak lortu ondoren, Deportivo Alavesek hirugarren garaipena segidan bilatuko du pasaden denboraldian hiru puntuak Gasteiztik eraman zuen talde baten aurka.

Asko aldatu dira orain gauzak eta Javier Callejaren mutilek, sailkapeneko behekaldeko postuetatik aldentzeko asmoa dute. Madrildar teknikariak, gaurko prentsaurrekoan, Celtak "talde sendo bat duela, bereziki erasoan" azpimarratu du. Javier Callejak ere, Galiziar taldearen aurka "hobetzen jarraitzea eta emaitza onen boladarekin jarraitzea" espero du. Ximo Navarroren baja bakarra izango du partida honetarako.

Bestalde, Eduardo Coudet-ek, Hugo Mallo-ren baja izango du bihurridura baten ondorioz, baina Renato Tapia berreskuratuko du Gasteizko lehiarako.

Goazen Glorioso!