ALBISTEAK

Ipuruan porrota izan du taldeak (3-0)

Deportivo Alavesek galdu du Eibarren, Kike Garciak egin duen hat-trick baten ondorioz

Itzuli

01/05/2021 16:15

Berriro hutsetik hastera. Lau final geratzen dira talde gasteiztarrarentzako, gaur Ipuruan agertu den Eibar indartsu baten aurkako porrota ahazteko.

Ez da izan taldeak espero zuen norgehiagoka. Intentsitate falta dela eta, 3 minutu baino ez ziren igaro Kike Garciak lehen gola egin zuenerako, Pachecok baloia ukitu zuen baina ez zuen gelditu baloia.

Eibarreko kapitaina, babazorroen amesgaiztoa izan zen partida osoan zehar, eta protagonista izan zen hat-trick bat eginez, taldeari itxaropena emanez.

Javi Callejaren taldeak, lehendabiziko aldiz galdu du madrildar teknikariak Alavesen aulkian dagoen denbora tartean, eta Levanteren aurka izango du haren lehendabiziko mendekua hurrengo larunbatean Mendizorrotzan.

Lau final geratzen dira helburua lortzeko.

Goazen Glorioso!