ALBISTEAK

Lehia bizia La Florida zelaian

Deportivo Alavés 'B' eta Club Portugalete igoera postuetara begira daude

Itzuli

20/11/2021 09:06

Miniglorias eta Portugalete lehiatuko dira igande honetan 11:30-tik aurrera La Florida zelaian, igoerako postuetan dabilen taldeen arteko norgehiagoka batean. Babazorroek txapelketaren buruan daude kalitatez betetako gazteekin eta bestalde, bizkaitarrek, hirugarren postuan daude kokatuta sailkapenean, Beasain-en aurka lortutako porrota baten ondoren.

Toni Seligratek gogoratu du gaur prentsa aretoan Aurrera KE-ren aurkako garaipena Adrián Rodríguez atezainaren golarekin azkeneko minutuetan. "Gustoko dut futbolan, eta bizitzan orokorrean, norberak merezi duena edukitzea eta kasu honetan, hiru puntuak merezi genituen." Gainera, azpimarratu du "oso sendo heltzen gara igandeko lehiarako eta behar dugu garaipena, aurkaria gertu dagoelako."

Pasaden astea ez zen ohikoa izan. "4 jokalari bere selekzioekin egon ziren, eta haiei, zigorrak eta lesioak gehituz, 8 bajak izan ziren guztira, baina taldeak oso ondo jokatu zuen. Plantilla handia da eta maila izugarria ematen ari dira mutil guztiek." Esan du Minigloriaseko teknikariak.

Gaurko prentsaurrekoan, aurkaria aztertu du ere Toni Seligratek: "Fitxaketa gehien egin dituen taldea da igoera lortzeko. Nire ustez, aurkaririk sendoena izango dugu aurrean (harrobiko taldeak kenduta) eta gainera bere etxean jokatuko dugu".