ALBISTEAK

Minigloriasek Beti Gazte izango du aurrean Ibaian

Babazorroek sailkapeneko lehenengo postuan jarraitzeko asmoa dute

Itzuli

27/11/2021 09:06

Miniglorias eta Beti Gazte-ren arteko norgehiagoka dugu aurrean igande honetan 12:00etan José Luis Compañón Kirol Hirian. Bi taldeek emaitza onak eskuratzen ari dira azken partidetan. Gasteiztarrek ez dute porrota ezagutu etxeko norgehiagoketan eta nafarrek bestalde, hiru berdinketa eta garaipen bat lortu dute azkeneko lau partidetan.

Toni Seligratek azpimarratu du partida aurrekoan “oso ongi entrenatzen duen talde bat dugu eta guztiok ondo egotea gehigarri handia da.” Gainera, berriz jokalari guztiek parte ahal izango dute zenbait zigor eta lesioetatik igaro ondoren.

“Aurkariak ikusi eta aztertu ditugu. Oso zailak dira guztiak dituzten berezitasunekin. Zaila ez bada pentsatzen badugu, orduan arazoak agertuko dira” esan du teknikariak.

Seligrat-ek gainera igandeko aurkariari buruz hitz egin du: “Azken 4 partidetan bakarrik bi talde ez dute galdu eta haietatik bat Beti Gazte da, gainera ez diote golik egin hiru partidetan. Joan den urteko jokalariekin eta entrenatzaile berdinarekin aritzen da, igoera lortu zuen talde bat da eta horregatik ondo ezagutzen dira.”

Prentsaurrekoa bukatu baino lehen, eguraldiaren zailtasunei buruz hitz egin du Toni Seligratek: “Hotza egingo du eta espero dugu gure jokoa ondo ateratzea euria edota elurra egon arren. Gure maila gorena atera beharko dugu eta aurkaria gainditu.”