ALBISTEAK

Partida ondorengo saioa Ibaian

Taldeak lan egin du gaur, atzoko berdinketaren ondoren Sánchez-Pizjuán-en

Itzuli

21/11/2021 12:45

Deportivo Alavesek osatu du gaur igandea partidu ondorengo saioa José Luis Compañón Kirol Hirian.

Atzo Sánchez-Pizjuán zelaian lortutako berdinketaren ondoren eta ohikoa denez jokatu ostean, taldea banandu da hasierako hamaikakoen eta ordezkoen artean.

Lehendabizikoek gimnasioan egin dute berreskurapen lana eta besteak, gimnasioan ere egin dute entrenamenduaren lehen zatia baina ostean, zelairatu dira baloi-jabetza ariketak eta 4vs4-ko partidak egiteko.

Ximo Navarro izan da taldeko baja bakarrra eta bere berreskurapen prozesuarekin jarraitzen ari da.

Bihar, astelehena, atseden eguna taldearentzat eta asteartean, jokalariek bueltan egongo dira.